GNU Lesser General Public License (LGPL) GPL lizentziaren aldaera bat da. Lizentzia hau liburutegiekin erabiltzen da normalean. Liburutegi libreak jabedun softwareekin erabiltzea ahalbidetzen du.
LGPL lizentzia GPLrekiko duen desberdintasun nagusia liburutegiak banatzea ahalbidetzen duela da, eta berau beste edozein softwarerekin bateratu daiteke, mugarik gabe, librea zein jabeduna izan.